Saltar al contenido

Opiniones | Iritziak: Unai Azkarate (Mahaster River taldeko kidea)

28/01/2010

1. Zergatik sinatu duzu Gaztemaniak-en aldeko manifestua? Zer ematen dizu Gaztemaniak programak beste musika ekimenek ematen ez dizutena?
UNAI AZKARATE: Musika talde ezberdinak ezagutu ditut Gaztemaniak ekimenari esker; Zarautzeko Gaztelekuan Betaurrekodun gitarrajole ingeles baten kontzertu elegante bat oroitzen dut «table for two» diskoa erosi nuen bertan…Hemengo mega dendetan topatzeko ia ezinezkoa den disko bat. Oñatiko gaztelekuan kontzertu politak ikustetik aparte Sorkunekin batera jotzeko aukera izan genuen MAHASTER RIVER taldearen NAHASTERREKAN diskoa baldintza tekniko egokietan aurkeztuz.

2. Zeintzuk dira Gaztemaniak programaren inguruan dituzun musika oroitzapenik onenak?
UNAI AZKARATE:
Denak onak, Donostiako jareño edo Gazteeszenako kontzerturen baten oroitzapen ezin hobea daukat… Beraz garbi gelditzen da A-8 autopistakoek ere dirua irabazi izan dutela gaztemaniaki esker, zeren eta Bergaratik hainbat herrietara mugitu izan gara kontzertuak ikusi eta ematera…

3.  Litekeena da Gipuzkoako Foru Aldundiak Gaztemaniak bertan behera uztea. Zer da burutik pasatzen zaizun lehena?
UNAI AZKARATE: Beste erabaki txar bat gehiago hartuko luketela, eta zoritxarrez Euskal herrian oso ohituta
gaudela horrelakoetara. Eta kriston pena izango litzatekeela eta ahal degun guztia egingo dugulua hau horrela gerta ez dadin.

4. Gaztemaniak mantentzeak 20.000 euroko kostua baino ez du (84.000 azken kalkuluen arabera). Zer esango zenieke programa kendu nahi duten Aldundiko arduradunei?
UNAI AZKARATE: Urteak erakutsi dutela ondo erabilitako dirua dela eta ez Getariako Museoa eraikitzeko erabilitako diruak edo ez beste diru batzuk bezala.

5. Gaztemaniak programaren jarraipena exijitzeko ideiaren bat bota.  Zer egingo zenuke protesta gisa? Kontzerturik? Manifarik? Bestelakorik?
UNAI AZKARATE: Ez dakit baina ez nuke ohiko jaialdirik egingo, akaso gaur egungo musika talde esanguratxuekin kale gorrian kontzertuak antolatzen saiatuko nintzateke manifa musikatu batekin batera edo. Manifak Euskal herriko hiriburuetan eta Gaztemaniak antolatu izan den herrietan… adibidez.

No comments yet

Deja un comentario