Saltar al contenido

Revista de prensa | Prentsari begira (XI)

12/02/2010

Otsaila da Gaztemaniak!-en etorkizuna zehazteko Gipuzkoako Diputazioak jarri duen hilabetea. Egitaraua bertan behera uzteko erabakia atzera bota eta 2010ean ere «zenbait kontzertu» egingo direla bermatu ostean, kopuruak zehaztea falta zaio foru instituzioari. Horretarako, Gaztemaniak!-en parte hartzen duten herrietako udalekin -gehienekin, behintzat- harremanetan jarri da Haurren eta Gazteen Atala, haien asmoak ezagutze aldera, eta taldeak kontratatzen hasteko agindua eman du.
Udal batzuk ustekabean harrapatu ditu Diputazioaren jarrera aldaketak, Gaztemaniak! aintzat hartu gabe osatu baitzituzten 2010eko aurrekontuak, baina, hala ere, gehienak prest dira kontzertuak hartzeko iazko diru kopuru bera jartzeko. Donostiaren kasuan, Udaleko Gazteria Atalaren ekarpena 10.000 eurokoa da, urtean bi kontzertu antolatzeko. Gainerako udalek ere -Arrasate, Hondarribia, Oñati eta Zarautz- bi kontzerturen finantzaketa hartzen dute beren gain, baina 6.000 euro jarrita. Diputazioak beste bi kontzertu ordaintzen ditu herri bakoitzeko.
Udal guztiek egitarauaren «oso balorazio ona» egiten dute, bai Gaztemaniak!-en kultur eskaintzari dagokionez, bai herritarren erantzunari dagokionez. Arrasateren, Hondarribiaren eta Zarautzen kasuetan gainera, gazteek kudeaturiko aretoen eta instituzioen arteko harremana eta elkarlana sustatzeko aukera eman duela nabarmendu dute herriotako Gazteria teknikariek. BERRIA.

Advertisement
Un Comentario dejar un →
  1. 12/02/2010 1:29 pm

    Sin duda, el análisis más completo realizado sobre el tema. Zorionak Berria!

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.

Únete a otros 30 seguidores